XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bukatzeko: Badirudi euskalki guztietan izan ditela klitiko ba- (baiezkakoa), ez- eta bait-; eta, hortaz, hirurak LOTUTA eta ondoko letrari dagozkion aldakuntzen arauera idaztea litzatekeela egokiena.

Aldiz, baldintzazko ba- BEREZITA hobe litzatekeela dirudi, nahiz agian loturazko ziritxo batekin edo.

Eta azken eskabide bat: Sebero Altube-ren iritzia neure eginez, eta euskal azentuaren sena erabat galduta ikusita, azentu ortografikoaren behar] gorria azpimarratu nahi nuke gaur.

Arazo zaila, jakina, labaina; aldez aurretik azentu horren araubideak erabaki behar baitira.

Baina behar gorria.

Azentu ortografikoaren alde Altubek eman zituen arrazoinak neure eginez, nik neuk ere proposamen bera egin nahi dut hemen.

Aldez aurretik, berriz diot, azentua non den jakin behar da. Eta hala da.

Baina arazo hau argitzen ez badakigu, alferrik ari gara aspaldiko kontuak argitzen eta hausnartzen.

Euskaltzaindiak GAURKO ETA BIHARKO beharrei erantzun behar baitie aurrenik.